XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LESM.: Antiparrak, andik lotzen zituan.
SINFO.: Burutsua zala, begien aurrean dago.
LESM.: Ikaragarriya! Joakintxo berpera.
SINFO.: Gaurko albiztez, aitaren semea dala, ongi erakuzi digu.
Benazko atzetorkia, orretan dago.
Albist ori artu degun ezkerotik zoratu bear zait.
LESM.: Gutxiragoko ez da.
SINFO.: ¿Nun daukazu? Irakur idazu.
LESM.: (
Ona emen nun daukatan.
SINFO.: Ea, ia bada, gizarajo orrek.
LESM.: (
SINFO.: ¡Au zoriona! Ondo, ondo atera zaigu.
LESM.: Ongi erten digu.
¡O atzetorkiaren miragarria!.
SINFO.: Berriz, berriz irakur zaidazu; aditzez aspertu eziñik naukazu.
LESM.: Tira bada (
Esamiñak egin ditugu; ni ondo.
SINFO.: Ori da.
Ni ondo, zu ondo bera ondo; guziyak ondo.
LESM.: Etorri dediñean arrera on bat egin bear diogu.
SINFO.: Orixe bai, bezteri ez bezelakua.
LESM.: Baskari on bat maneatu bear diozu.
SINFO.: Astuta ez daukat; ollanda esparraguak eta altxofaltxuak zukaldean dauzkat.
LESM.: Altxofaltxuak zertzuk dira?.
SINFO.: Nola adiraziko dizutan ere ez dakit; gauza potxolo koskatu batzuk dira.
LESM.: ¿Alkatxofak esan nai aldezu?.
SINFO.: Orixe; nik zuk bezela esaten ez dakit.
LESM.: Ikasi zazu, bada; al... ka... txo... fak.
SINFO.: Bai gizona, bai; len ere aditu dizut.
LESM.: Ya bada.
SINFO.: ¡Ori ollandaren guriya daukat: Gure Joakintxo lengua bada.......
LESM.: Lengua izango alda nunbait.
SINFO.: Matrallak aundi-aundi eginta, ezurretarañoko guziak jango ditu.
LESM.: Ongi egingo du.
SINFO.: Baña, orain gogoratzen zaitala, arrairik ez daukagu, eta Joakintxo, guztiz arrai-zalea da.